Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Bakegintza eta bizikidetzaz mahai-ingurua Modelo Aretoan

PPLL

Martes, 22 de noviembre 2016, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarauzko Bilgune Feministatik antolatuta gaur arratsaldeko 19:00etan Modelo Aretoan mahai-inguru bat izango da, 'Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo' izenburupean.

Bertan izango dira Nekane Iribar (EAJ/PNV), Naiara Carvajal (EH Bildu), Pili Zabala (Elkarrekin Podemos) eta Miren Aranguren (EH Bilgune Feminista). Mahai ingurua dinamizatu eta zuzentzen Samara Velte kazetaria egongo da.

Bihar jardunaldiak

Bihar, Parekidetasun sailak antolatuta, indarkeria matxistaren inguruko I. Jardunaldiak ospatuko dira Zarautzen. 'Eta salaketaren ondoren, zer?' galderari erantzuna ematen saiatuko dira Alameda Hotelean goiz eta arratsaldez luzatuko den saioan. Izena eman beharra dago nahiz hitzaldi guztietara ez joan baina sarrera doan izango da eta nahi dutenak bertan bazkaltzeko aukera ere izango dute, goiz eta arratsaldeko saioei lotura emanaz. 9:30etan egingo da harrera eta jarraian ordu beteko saioetan gai ezberdinak jorratuko dituzte partaideak.

Arratsaldeko 18:00etan emango zaie amaiera jardunaldi hauei. Hitzaldiak gazteleraz izango dira eta izena www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios