Diario Vasco

Herri galdeketarako bidea hasiko dute Zarautzen datorren larunbatean

  • Hitzordua, goizeko 10:00etan izango da kiroldegiko goiko solairuan

2017ko udaberrian hitzordu garrantzitsua du Zarau- tzek. Euskal Herriko beste hainbat herritan egin duten moduan, zarauztarrek ere estatus politikoari buruz erabakiko dute. Etorkizuna erabakitzea herritar ororen eskubidea dela aldarrikatu nahi du horretarako sortu den Zarahitz elkarteak, «eta hori bide demokratikoetatik baino ezin da egin», diote.

«Herritarrei galdetuko diegu, eta herritarren iritzia entzun nahi dugu. Bidea guztiona da, eta guztion artean egingo dugu. Horregatik, ahalik eta iritzi, ikuspegi eta asmo ugarien bilduko dituen topaketa zabal batekin hasiko dugu.

Erabaki nahi duten zarauztar guztiak hurbiltzea nahi genuke, euren jatorria, iritzi politikoa edo egoera edozein izanik ere», azaldu zuten antolatzaileek.

Hitzordua azaroaren 26an izango da, datorren larunbata, goizeko 10:00etan kiroldegiko goiko solairuan. «Bertan, galdeketa antola-tzeko ekarpena egin nahi duten herritar guztiak elkartu nahi ditugu; herri galdeketan erantzungo dugun galderaz eztabaidatuko dugu, eta hurrengo hilabeteetarako urratsak zehaztuko ditugu», adierazten dute Zarahitzetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate