Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bertso jaialdia. Ion Zaldua, Edurne Urbieta, Gloria Vazquez eta Felix Zubia Modelo aurrean.
Bertso jaialdi berezia hilaren 25ean

Bertso jaialdi berezia hilaren 25ean

Parekidetasun sailak antolatu du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 20 de noviembre 2016, 01:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sustari Colina, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Iguaran, Felix Zubia, Danel Olano eta Rosi Lazkano bertsolariak eta Ion Zaldua gai-jartzailea datorren ostiralean, hilak 25, Modelo Aretoan izango dira Udaleko parekidetasun sailak antolatu duen emanaldi berezian.

Berezia diogu egun hori Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna delako. Horregatik saio berezia izango dela iragarri dute aurkezpenean. Gloria Vazquez zinegotziak adierazi zuenez, «gure helburua emakumeen kontrako indarkeria salatzea da bertso saio honekin eta baita herritarren sentsibilizazioa lantzea. Gizarteak ezin du onartu gaur egungo egoera», eta honen harira gogoratu zuen Vazquezek gure herrian uztaila bitartean 23 kasu egon direla indarkeriaren inguruan ongizate sailean tratatuak.

Sarrera 3 eurotakoa izango da eta jaialdia iluntzeko 20:00etan hasiko da.

Jaialdia

Felix Zubia zarauztar bertsolaria arduratu da jaialdia antolatzeaz eta bere esanetan «honelako gai baten inguruan bertso jaialdi bat egitea oso interesgarria dela iruditzen zait. Gainera zinegotziak emandako datuak entzun ondoren are eta gehiago. Zarautzen 23 kasu egon direla jakinda zerbait egin behar dela garbi ikusten da, ezin dugu geldirik egon. Hori garbi dago eta gainera hori plazara atera behar da eta modu bat bertso saio baten bitartez izan daiteke. Gauzak horrela, zergatik ez egin modu entretenigarri batean».

Kartela osatzerakoan, «garbi geneukan parekidea izan behar zuela, oholtza gainean egon behar zuten bertsolari emakumezko zein gizonezko kopurua berdina behar zuela izan. Baita jatorri eta itxura ezberdineko bertsolariak elkartu behar genituela eta uzte dut lortu dugula, Sustrai Colina berriki Iparraldeko txapeldun berria eta aurkezpenik behar ez duena eta gai honen inguruan oso ideia politak dituena ida-tziak, Ohiana Iguaran guretzat izen berri bat eta Gipuzkoako Txapelketan azpitik hasita finalera heltzea lortu zuena eta emakume gazte baten iritzia emango duena, Ainhoa Agirreazaldegi izatez zarauztarra ez den arren urteak daramatzana gure artean eta mugimendu feministan asko ibilitakoa eta bertsoak gai hauen inguruan jarritakoa eta bere ikuspuntua emango diguna.

Gero beste bi bertsolari ezberdinak, alde batetik Danel Olano getariarra baino Zarautzen bertso eskolan gurekin ari-tzen dena, gaztea eta behar bada bere ikuspuntua emango diguna eta horren beste aldean daukagu Rosi Lazkano izatez Elkanokoa eta Orion bizi dena, eta emakume bat bertsotan egitea txikitatik gustatu izan zaiona baino bertsolaritzan beranduago hasitakoa eta berak ere bere esperientzia emango digu ostiraleko saioan». Bukatzeko Felixek gonbitea luzatu zuen, azaldu eta bertso saio honetaz gozatu dezatela gai oso kezkagarri baten inguruan.

Azkenik Ion Zalduaren txanda heldu zen aurkezpenean. Bera gai-jartzailea izango da. «Gaia izendatua dago baina saiatuko gara ariketa ezberdinak egiten, enfoke ezberdinak ematen eta mota ezberdinetako gaiak jartzen. Oso gai gogorra de, beraz gai serioak izango dira baina saiatuko gara umore puntu bat ere ematen saioari. Ordu eta erdiko saioa izango da, hala aurreikusten da eta bertsolariak ere denetik daudenez aukera asko ematen dute».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios