Diario Vasco

Indarkeria politiko eta terrorismoaren inguruko bizipenak azaltzeko tailerra

Jatorri politikoko indarkeriak eragindako sufrimenduaz hitz egiteko, gaur hirugarren eta azken saioa egingo da Salatxo aretoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Orainartean bi zine-forum ospatu dira 'Mujeres en construcción' filmarekin eta 'Glencree' dokumentalarekin. Gaurkoan 'Oriotarraren ordua da' izenburupean, tailerra ospatuko da.

Indarkeria politikoak eta terrorismoak gure eguneroko bizitzan eragin dituen ondorioetan zentratu eta bakoitzak bere esperientziak kontatu eta zabaltzea litzateke gaur arratsaldeko tailerraren asmoa.

Herritarrei gonbitea luzatzen zaie.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate