Diario Vasco

Iraitz Arruti 12 urteko zarauztarrak 100 kiloko harria jaso nahi du

Prestatzen. Iraitz 100 kiloko harriarekin Izetaren aurrean.
Prestatzen. Iraitz 100 kiloko harriarekin Izetaren aurrean. / AMAXKAR
  • Datorren igandean egiten saiatuko da Urdanetan San Martin jaiak direla eta

Sei hilabete inguru daramatza Iraitz Arruti zarauztar gazteak Jose Ramon Iruretagoienarekin, Izeta II., harri jasotzen eta dagoeneko erronka bikaina prestatu dute datozen San Martin jaietarako. Igandean, azaroak 6, Urdaneta auzoan, eguerdian, marka bikaina jarri dezake Iraitzek bere helburua lortzen badu, plazan 100 kiloko harri zilindrikoa jaso.

Ez da lehenengoa izango hau egiten duena baino kontutan izan behar da 12 urte besterik ez dituela. Izetak dionez, «oso harrijasotzaile gutxik egin dute hau, nirekin daraman denboran erakutsi du gai dela eta etxean egina du dagoeneko. Orain plazan egin beharko du igandean».

Honelako gaztetxoekin egiten den lana teknika ikasten joateko izaten da, «zortzi hamar urterekin hasi daiteke. Lehendabizi teknika ikasten dute eta gero hasten gara pisuarekin. Iraitz etorri zenetik ikusten zen lehen ere pisuarekin ibilia zegoela, baserrian jakina egurra edo pentsu sakuak eskutan ibiliak zituela ikusi genuen eta azkar heldu dio harriari».

Adin honekin lan hau egindakoak gutxi eta ezagunak dira, «orain hau egingo dugu baino oraindik ibilbide luzea dauka egiteko. Dena den gaztetan marka hau egiten duenak gero ere gin ditzake marka berriak». Gainera erabiliko duen harria ere berezia da, «zilindro zaharrarekin egingo du. Gaur egun itxura bestelakoa izaten dute harri hauek, kopa itxura, baino Iraitzen lehengo harriarekin egingo du marka» esaten du harro Jose Ramonek.

Ez da marka ofiziala izango, «horretarako 16 urte eduki behar dira baino epaile eta guzti egingo dugu saioa. Entrenamenduan jasoa du baino plazan jende aurrean egin beharko du eta han ikusiko da gai den».

Iraitzek bere aldetik lana bukatutakoan zera esan zigun, «Abendañokoa naiz eta betidanik gustatu zait harrijasotzea. Duela urte pare bat hasi nahi nuen baino etxean ez zidaten utzi. Orain Izetarekin nabil, maisu oso ona da , asko laguntzen gaitu». Berak kubikoa nahiago omen du baino «igandean zilindroarekin egingo dut saiakera. Nahiko ondo ikusten dut, etxean jaso dut eta orain plazan egitea tokatzen da. Urduri jarriko naiz baino jasoko dudalakoan nago». Zihur gaude lortuko duela zarauztar gazte honek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate