Diario Vasco

Perretxikoen erakusketa gaur Natur Astea amaitzeko

  • Hamar kartel berri jarriko dira ikusgai

Arkamurkak antola-tzen duen XXXVII. Natur Astea amaitzeko, gaur goiz eta arratsaldez merkatu plazan perretxiku erakusketa izango da. Koniferoetako perretxikoei eskainia izango da erakusketa. Horren harira hamar kartel berri jarriko dira, non bertako zein kanpoko koniferoak izango diren ikusgai. Gainera kartel bakoitzaren parean pinu edo izei bakoitzaren hosto (orratzak), pinuburu, adar eta abar jarriko dira. Aurreko egun hauetan lau erakusketa egin ondoren, gaurko perretxiku erakusketarekin amaituko da aurtengo Natur Astea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate