Diario Vasco

Minbizia pairatzen duten haurrei laguntzeko eguna

Porrotx pailazoa eta antolatzaileak, haur batzurekin.
Porrotx pailazoa eta antolatzaileak, haur batzurekin. / ETXEBERRIA
  • Igande honetan ospatzen da Zarautzen Aspanogiren Mobibike Eguna

Igande honetan ospatuko da Zarautzen Aspanogiren Mobibike Eguna. Dagoeneko zortzi urte dira festa hau Zarautzen antolatzen duela Aspanogik, minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz, eta aurtengon ere egitarau zabala prestatu dute, aurreko urteetako antzerakoa. Bittor Andonegi, Aspanogiko lehendakariak astearteko aurkezpenean zioen bezala, «Zarautz herri egokia da guretzat; lagun asko ditugu laguntza ematen digutenak eta aurtengoan ere dei zabala egiten dugu parte hartzera».

Festa hau antolatzeko ideia txirrindulariei bururatu zitzaien, tartean Haimar Zubeldia eta Markel Irizar oñatiarrari. Honek minbizia gainditu zuen eta egun profesional modura jarraitzen du. «Haur eta beraien familiei gure elkartasun guztia adierazteko eguna da eta diru irabaziak minbizia pairatzen duten haurrei laguntzeko zuzentzen dira», zioten.

Egun ederra izango da igandekoa; guztiek ere parte hartzera deia luzatzen zuten aurkezpenean. «Oso ondo pasako dugu. Batera goza dezagun eta haur eta familiei gure elkartesun guztia adierazi».

Arratsaldeko saioan kirolari eta jende ezaguna taularatuko da Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera abesteko. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate