Diario Vasco

Haimar Zubeldiaren hitzaldia kiroldegian gaur arratsaldean

Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak jakitera eman du Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako 10 eta 18 urte bitarteko neska eta mutil guztiei (alebinetatik juniorretara) zabaltzen zaiela deialdia kirol hau egiten hasteko. Helburu nagusia, txirrindularitza kirolean lehen urratsak ematea da.

Aurkezpen bilera, gaur, arratsaldeko 19:00etan Aritzbatalde kiroldegiko multimedia gelan izango da. Bilera honetan, denboraldi berriaren zehaztasunak emateaz gain, 1998tik txirrindulari profesionala den Haimar Zubeldiak bere lehen urteetako esperientziak partekatuko ditu eta txirrindulari gazte baten garapena nola ikusten duen azalduko du. Mahai inguruan, Asier Aranak ere parte hartuko du. Asierrek, Zarauztarran hasi zuen bere ibilbidea eta gaur egun Telco'm Gimex afizionatu talde nafarrean lehia- tzen du. Denboraldi berrian, txirrindularitzako modalitate desberdinak ezagutzeaz gain (errepidean, pistan, ziklo-kros, mb...), ekintza eta irteera berriak prestatu dira.

Edozein zalantza izanez gero, 664 454 090 telefonora deitu edo zarauztarra@zarauztarra.org helbidera zuzendu zintezkete.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate