Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 23 de octubre 2016, 00:26
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Osasun eta Hirugarren Adineko zinegotziak hitz hauek luzatu zizkien aurkezpenera bildutakoei. «Atzegi, Adimen Urritasuna duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen kanpaina berria aurkezteko elkartu gara gaur hemen, Musika plazan, gure herriko kalean. Aurtengo leloarekin bat egiteko asmoarekin gaude plazan: 'Kaleatzegizale' du izena leloak. Izan ere, kalea atzegizaleagoa izatea lortu nahi dute elkarteko kideek, jarrera positiboak orokortuz eta ingurune inklusiboagoa lortuz.
Aurtengo kanpainaren bitartez, modu anonimoan, adimen urritasuna duten pertsonen egunerokoa errazago egiten duten pertsona horiei euren jarrera aitortu nahi zaie. Adimen urritasuna duten pertsonak diren bezalakoak, euren erritmoarekin eta izaerarekin, errespetatzen dituzten dendari, bizilagun eta bestelakoak balioan jarri nahi dira. Atzegiri esker adimen urritasuna duten pertsonen integrazioa lortu da eta beraien egunerokoa beste edonorena bezalakoa izatea. Zentzu honetan, elkarte eta Udalaren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu nahi dut, bereziki Atzegik egiten duen lan garrantzitsua eskertuz. Ahaztu gabe Atzegik aisialdirako duen eskaintzaren parte handi bat boluntarioei esker gauzatzen dela. Hori, balio erantsia da. Mila esker denagatik».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.