Diario Vasco

Bi kontzertu 'Nazioarteko Ahotsak' ekimenaren barne

Nazioarteko Ahotsak. Xabier Uranga, Jaione Eskudero eta Miguel Angel Erauskin kartelarekin.
Nazioarteko Ahotsak. Xabier Uranga, Jaione Eskudero eta Miguel Angel Erauskin kartelarekin. / AMAXKAR
  • Bihar eta datorren igandean beste bi emanaldi bikain iragartzen ditu Zarautz Abesbatzak

Zarautz Abesbatzaren eskutik nazioartetik datozen sei abesbatza entzuteko aukera izango dute zaleek azaroaren 3a bitartean. 'Nazioarteko Ahotsak' izenburua daraman ekimen honek 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten goi mailako taldeak Frantziskotarren elizan entzuteko aukera ematen du eta dagoeneko lehen emanaldia burutu zen hilaren 19an.

Orain, eta datorren asteari begira, beste bi emanaldi iragartzen dituzte, lehenengoa bihar astelehena eta bigarrena datorren igandean, biak ere toki eta ordu berean, Fran-tziskotarren elizan 20:30ean. Gero etorriko dira azken hiru kontzertuak, azaroaren 1, 2 eta 3an, Norvegia, Eslovenia eta Lituaniako abesbatzekin.

Biharko saioan, Kubatik datorren Ensemble Vocal Ambar abesbatzaren txanda izango da eta igandean, berriz, Ensemble Nobiles taldea (Alemania).

Ensemble Vocal Ambar

Habanan sortu zen taldea 2014ko uztailaren 14an. Hasieran abeslari profesionalez eta amateurrez osa-tzen zen; gehienak Kubako Alliance Française elkarteko ikasleak ziren. Hain zuzen, musikarekiko eta frantsesarekiko maitasunak eta kultura orokorrarengatiko interesak batu zituen. Egun, baxu batek, bigarren tenore batek, lehenengo tenore batek, mezzosoprano batek eta soprano batek osatzen dute taldea.

Kubako Errepublikako eskola eta musika-institutu desberdinetako graduatuak dira. Estilo eta garai guztietako musika interpretatzen dute. Beren lanean agerikoa da egin duten bidea: musika koralaren klasikoak interpretatzetik, ahozko formatu txikirako egindako musika modernoko moldaketa originalenetaraino.

Hasi zirenetik gaurdaino, Kubako Errepublikako prestigiozko erakunde askotan jardun dute. Musika jendarteratzeko zentro nazionaletan nahiz atzerrikoetan aintzat hartzen dute haien lana, eta bai Kuban bai atzerrian kontzertuak emateko, beren musika irratian eta telebistan emateko, eta jaialdi, lehiaketa eta kultur trukeetan parte har-tzeko deitzen dituzte. Zuzendaria Anaisa de la Caridad dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate