Diario Vasco

'Ikaslagun', baliabide ekonomiko urriak dituztenentzat eskola errefortzua

'Ikaslagun'. Nekane Iribar, Eulogio Saavedra, Iñaki Azkune eta Marije Zumeta aurkezpenean.
'Ikaslagun'. Nekane Iribar, Eulogio Saavedra, Iñaki Azkune eta Marije Zumeta aurkezpenean. / ETXEBERRIA
  • Irakaskuntza laguntza proiektu berria sortu da, beharra duten haur eta gazteei laguntza eskaintzeko

'Ikaslagun', irakaskun- tza laguntza talde berria sortu da Zarautzen eta laister martxan jar-tzekoa da. Hasiera batean irakasle jubilatu batzuk hartu dute behar dutenei laguntza emateko ardura, baina, dioten bezala, bolondres guztiei irekita daude, «gogoa eta denbora duen orori zabalik gauden taldea osatzen dugu». Momentuz, 20 bat lagun elkartu dira. Koordinatzaile lanetan Iñaki Azkune, Marije Zumeta eta Eulogio Saavedra ari dira. Zerbait erakusteko duenari dago zabalik taldea. Eta ez da espreski irakaslea izan behar laguntza emateko. Boluntarioen kopurua zabaldu nahi da eta deia jubilatuei, unibertsitateko ikasle edo irakasleei, besteak beste, zabaltzen zaie.

Proiektu berri honen helburua beharra dutenei ikasketa laguntza ematea litzateke. Etxeko giroak, ikasteko lekuak, jatorriak, eskolatik kanpo laguntzarik ez eduki-tzeak... horrek guztiak haurraren eskola arrakasta baldintzatzen du. Hau ikusita, irakaskuntzan aritutako herritar talde bat elkartu da beharra duten eta baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleei eskola-errefortzua emateko.

Klaseak eskola orduetatik kanpo emango lirateke, Santa Maria La Real parrokiak dituen aretoetan.

Ikasketa trena gal ez dezaten

Euskal Herrian, ikasleen bostetik batek baztertze arriskuan omen dago. «Gure lana hor kokatu nahi dugu, trena galtzeko arriskuan dagoen ikasleari laguntzen. Laguntza eman ikasketak normal jarraitzeko gai izan daitezen. Gure esperien-tziak eta lan apurrak ea laguntzen dieten ikasketa trena gal ez dezaten», adierazten du Iñaki Azkunek. Ekimena udaletik sortua da. Inmigrazio teknikaria, Julen Aranguren, ohartu zen orain 5-6 urte iritsitako gurasoen seme-alabak etortzen hasi direla. Haur eta nerabe hauek beste jatorri eta kultura batetik datoz eta kosta egiten zaie ikasketa martxa jarraitzea. «Ohartu ginen Donostian bolondres talde batek beharra duten eta diru iturri urriak dituzten haurrei laguntzen zietela. Bisitatu genituen eta ideia oso ona iruditu zitzaigun; hemen ere horrelako zerbait martxan jartzea beharrezkoa izango zela eta Iñaki, Marije eta Eulogiorekin jarri ginen harremanetan. Eskertu beharra dugu erakutsi duten prestutasuna», azaltzen du hezkuntza zinegotzia den Nekane Iribarrek.

Azken finean, helburua integrazioa da, eta ez da kanpotik datozenei bakarrik zuzendua. Bolondres taldea herriko ikastetxeetako orientatzaile eta tutoreekin harremanetan dago, eta hauek erabakiko dute zeintzuk diren laguntza behar duten haur eta nerabeak.

Astean bi arratsalde izango dira, ordu eta erdiko saioak. Lehen hekuntzatik DBH-ra bitartekoei lagunduko zaie, 6tik 16 urte bitartekoei. «Adinaren arabera banatuko ditugu; parrokiak utzi dizkigun gelak espazio handikoak dira, eta asmoa bolondres bakoitzak bi ikasle izatearena da. Beraz, harremana oso pertsonalizatua izango da. Kontua ez da hizkuntzak edo matematikak irakastea. Hori ere bai, baina baita ere dauzkaten hutsuneak betetzea; konfidantzako harreman baten bidez, pertsona horiek gure artean ahal den ondoen integratzea», dio Marije Zumetak. Eulogio Saavedrak gaineratzen du, ikastetxeek marka-tzen duten hildotik jarraituko dutela, metodologia eta material berdina erabiliz. «Oso ilusionatuta gaude ikaslagun proiektu berri honekin».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate