Diario Vasco

Hasiera bikaina Ulacia Gruporentzat

  • EBA Ligako lehen bi partiduetan bi garaipen eskuratu ditu; bigarrenean 83-62 mendean hartu zuen Venta de Baños

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Denboraldiko etxeko lehen partida jokatu zuen igandean Ulacia Grupok eta garaipen bikaina lortu Venta de Baños talde palen-tziarraren aurka, 83-62. Horrekin EBA Ligako lehen bi partiduetan bi garaipen eskuratu dituzte Goar Artetxek zuzentzen dituen mutilek.

Itxura polita zuen igande arratsaldean Aritzbatalde Kiroldegiak. Horretan ere lagundu zuen urtetako ametsa errealitate bihurtzea lortu zutela ZASTeko arduradunek. Klubeko jokalari guztiak bildu eta familia argazki ederra eta ahaztezina atera zuten, taldeko argazki bana atera ostean. Argazkian parte hartu zuten jokalarietako asko Ulacia Gruporen partida ikustera eta horiei iazkoan ohikoak ziren zaletuak eta jende berria ere gehitu zitzaien, denak saskibaloiaren ikuskizunaren hasierarekin gozatzeko asmoa eta taldearen bigarren garaipena zuzenean bizitzeko gogoarekin.

Giroa lagun, zaletuak laguntzeko prest, baina jokalariek ez zioten oso fin ekin partiduari. Lehen partziala 21-24 amaitu ostean, bigarren laurdena aldrebes hasi zen, bigarren minutuan Jon Perez epailea lesionatu eta Jorge Caamaño geratu zen epaile bakar gisa. Ondo etorri zitzaion lesioaren momentua Ulacia Grupori Xabier Osak lortutako 5-0ko parzialari esker partida 26-26 berdin-tzea lortu zuten zarauztarrek. Baina gutxi iraun zien pozak Goar Artetxeren mutilei, 1-9ko partziala lortu bait zuten palentziarrek. Hortik aurrera partida pixkanaka hausten hasi ziren Ulacia Grupoko jokalariak, azken 8 minutuetan 21-12ko partziala eskuratu eta aurretik iritsi ziren atsedenaldira 42-38.

Aldagelatik pilak ondo kargatuta atera ziren zarauztarrak, ondo ikasia zuten zonaren aurka nola jokatu behar zuten eta barruko jokoan zein hiruko marratik min eginez markagailuko aldea zabaltzen joan ziren, batez ere hirugarren laurdeneko 5. minututik aurrera, 12-2ko partziala eskuratuta. Laugarren laurdenekoak jokalarien eta zaletuen gozamenerako minutuak izan ziren, tentsioa eta presioa gainetik kendu eta garaipenarekin minutu luzez gozatzekoa. Azkenean tarte zabala erakusten zuen markagailuak, 21 puntu, 83-62, averagerako garrantzitsua izan litekeena.

Partiduko zenbakiei begiratuta Aitzol Eguskiza izan zen partiduko saskiratzaile nagusia, 18 punturekin, eta pibot zarauztarra ere izan zen Ulacia Grupoko jokalari baloratuena 21 punturekin. Aipagarria lau jokalarik gainditu zutela 10 puntuko langa, Aitzolez gain, Xabier Osa, Jon Saez de Ocariz eta Jon Sanzek. Horrekin batera, talde joko bikaina erakusten duen beste datua dugu tadeak eman zituen 29 asistentziak.

Datorren igandean 3. garaipenaren bila joango dira Nafarroara. Valle de Egües talde igo berria izango dute aurkari. Aukera polita garaipenen poltsa betetzen jarri eta maila mantentzeko bidea aurrera pauso garrantzitsu bat emateko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate