Diario Vasco

Nazioarteko Ahotsak ekimenak sei kontzertu eskainiko ditu Zarautzen

Villa Mundan. Uranga, Eskudero eta Erauskin kartelarekin.
Villa Mundan. Uranga, Eskudero eta Erauskin kartelarekin. / AMAXKAR

Zarautz Abesbatzaren eskutik aurten ere nazioartetik datozen sei abesbatza entzuteko aukera izango da hilak 19tik azaroak 3a bitartean. 'Nazioarteko Ahotsak' izenburua darama ekimen honek eta bertan 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartuko duten goi mailako taldeak Frantziskotarren elizan entzun ahal izango dira. Xabier Uranga lehendakariak, Miguel Angel Erauskin idazkariak eta Jaione Eskudero zuzendariak jakitera eman dute partaidetza hori nolakoa izango den.

Sei kontzertu hauek ordu berean izango dira 20:30ean eta bost euro ordaindu beharko dituzte Zarautz Abesbatzako bazkide ez direnak, zeren hauek hiru euroren truke sartuko dira emanaldi bikain hauetaz gozatzera.

Nazioarteko sei talde

Emanaldi zerrenda datorren asteazkenean, hilak 19an, hasiko da. Alemaniatik datorren Daarler Vocal Consort-ek emango du lehen kontzertua. Zuzendaria Georg Grün dute eta polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gai, batez ere ahots musika garaikidea abesten dute. 2012an Tolosako Lehiaketan musika sakroan 2. saria lortu zuten. Hilak 24an, Kubatik datorren Ensemble Vocal Ambar abesbatzaren txanda helduko da.

Zuzendaria Anaisa de la Caridad dute eta egun baxu batek, bigarren tenore batek, lehenengo tenore batek, mezzosoprano batek eta soprano batek osatzen dute taldea. Hilak 30ean, alemaniarrak berriz, Ensemble Nobiles taldea. Bost musikari gazte hauek Erdi Aroko abestietatik gaur egungo musikara zabaltzen dute euren errepertorioa.

Azaroak 1ean, Ensemble Ylajali (Norvegia) ganbera korua etorriko da eta musika garaikidea du ardatz Frank Havroey dute zuzendari. Azaroak 2an, Esloveniako Saint Nicholas Choir Litija ganbera koruaren txanda helduko da.

Helena Fojkar Zupancic da zuzendaria eta duela 19 urte sortu zen. Bukatzeko azken emanaldia azaroak 3an izango da, Bel Canto Choir Vilnius ganbera korua, Lituaniatik datorrena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate