Diario Vasco

Gaurko Koadrila egunak eskaintza zabala dakar egun guztian herriko kaleetara

Koadrilen Eguna ospatzen da gaurkoan. Goizean herri kirolak antolatu dira Lege Zaharren enparantzan. Azken urteotako gazteen parte-hartze urriari buelta eman nahian, aurtengoan, bi adin tarte banatuko dira: 18 urtetik gorakoak eta beherakoak. Eguerdian, kuadrilen arteko pasta eta patata tortilla lehiaketa egingo da eta segidan herri bazkaria. Antolatzaileek gogoratu dute herri bazkarirako plater birziklagarriak egongo diren arren, jan tresnak norberak ekarri beharko dituela etxetik. Urtean zehar egiten dituzten ekintzetarako dirua batu nahian, Txipristin aisialdi taldeak txosna jarriko du bertan.

Arratsaldeko ekintzak hiru gunetan banatuko dira. Batetik, Frontoi Txikian, 16:30etik aurrera, arku tiroa, ginkana... antolatu dira; 19:00etan Mimoaren erakustaldia dago aurreikusia. Bestetik, Lege Zaharren enparantzan, nerabeentzako gunea egongo da 16:00etatik aurrera, eta iluntzeko 19:00etan hasiko da diskofesta, lehenik DJ Javiren eskutik, eta, ondoren, DJ Davilarenetik. Azkenik, gazteek bigantxekin dute hitzordua Munoan 18:00etatik aurrera eta kuadrilen arteko jokoak ere egongo dira bertan.

Jarraian, Eibarko Ustekabe fanfarrea, eta gauean Luhartz taldearen eskutik erromeria eta ondoren musikak alaituko du gaua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate