Diario Vasco

Imanol Urbietari azken agurra bihar eguerdian

Hil berri den Imanol Urbietaren senideek jakinarazten dutenez, bihar, larunbata, azken agurra egingo diote. Eguerdiko 12:30tan, Musika Plazan, hainbat eta hainbat aldiz bere abestiekin kantuz eta dantzan jarri gintuen lekuan, elkartuko dira. Bertatik, Itegiko puntara (Zarautz eta Getaria bitarteko bigarren tunelera) joango dira kalejiran, kantuz eta alaitasunez, berak nahiko luken moduan.Bertan, 13:00etan, bere errautsak hainbeste maite zuen Kantauri itsasora zabalduko dituzte. Bertan emango zaio Manolori azken agurra, merezi duen eta nahiko luken moduan. Azken agurrean parte-hartu nahi duen guztia izango da ongi-etorria.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate