Diario Vasco

Zarautz-Txiki abesbatzaren 30. urteurrenaren ekitaldia bihar iluntzean Modelo aretoan

Bihar, ostirala, iluntzeko 20:30ean hasita, Zarauzko Modelo aretoan, Zarautz-Txiki abesbatzaren 30. urteurrena ospatuko da ekitaldi berezi batekin.

Urte hauek guztiak Zarautz-Txiki abesbatzaren bizitzan ez dira erraz kontatzekoak; izan ere, 30 urteotan herriko haur eta gaztetxo asko pasatu dira bertatik eta kantuaren griña modu batera edo bestera barneratzeko adina jarduera eta emanaldiak izan dituzte urte hauetan.

Beraz, talde honetan urteren batean abesten jardun duenari gonbitea luzatzen zaio bertara etortzeko eta elkarrekin abesteko, herritar guztiak gonbidaturik geratzen direlarik.

Ekitaldi berean, 'Zarautz Abesbatzaren 30 urteak' Xabier Etxabe zarauztarrak egindako liburuaren aurkezpena egingo da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate