Diario Vasco
Nik Tri taldeko gaztetxo batzuk.
Nik Tri taldeko gaztetxo batzuk.

Nik Tri triatloi elkartearen bilera irekia bihar denboraldi berria aurkezteko

Nik Tri triatloi elkarteak bilera berezia egingo du bihar ostirala Aritzbatalde kiroldegian. Hitzordua 20:00etan izango da eta, herritar guztientzako irekia izango da. Izan ere, Nik Tri ekimenaren baitan 2015-2016 denboraldiari amaiera ematearekin batera, 2016-2017 denboraldiaren aurkezpena ere burutuko da.

Hala, 2016-2017 denboraldian martxan jarriko den triatloi eskolaren berri emango da bertan. Haren bitartez, triatloiaren mundura hurbildu eta kirolaz gozatu nahi duen edonori laguntza eta baliabideak eskainiko dira. Beraz, bai hastapenean dagoenak, bai errendimendua hobetu nahi duenak, Nik Tri Triatloi eskolan izango du tartea.

Helburu nagusia kirola lagunartean egiteko aukera eskaintzea da, urte guztian zehar jarduera ezberdinak burutuko direlarik. Beraz, kirolaren lehiakortasunetik haratago doan ekimena da, elkarlana, laguntasuna eta ohitura osasungarriak bezalako balioek garrantzia handia dutelarik. Nik Tri Triatloi Eskola gaztetxo zein helduentzako egokituko da, bi eskaintza nagusi egingo dituelarik: 9-14 urteko neska-mutilentzako Triatloi Eskola (2002-2007 jaioturtea) eta 15 urte edo gehiago dutenentzako Triatloi Eskola.

Beraz, ez galdu aukera eta bihar arratsaldeko 20:00etan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko hitzaldi aretora (2. solairua) bertaratu Nik Tri Triatloi eskolaren inguruko informazio guztia jasotzera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate