Diario Vasco

Euskal Ligako neskak nagusi Tolosaren aurka

Garaipen garrantzitsua lortu zuten Aitzol Astiazaranen neskek.
Garaipen garrantzitsua lortu zuten Aitzol Astiazaranen neskek. / ETXEBERRIA
  • Ohorezko Erregional mailako taldeak hirugarren porrota izan zuen jarraian

Euskal Ligan jokatzen duen emakumeen futbol taldea sendo dabil. Partidu garrantzitsua zuen larunbatean Tolosaren aurka eta 3-0 nagusitu zen Aitzol Astiazaranek zuzuentzen duen taldea. Lehenengo zatiaren bukaeran Andrea Larrañagak sartu zuen gol ederrarekn zabaldu zuten markagailua (argazkian gola sartu ondoren) eta bigarrenean beste bi sartu zituzten.

Neskak laugarren daude une honetan sailkapenean; hurrengo arerioa, gaur bertan, Aurrera B izango dute Gasteizen.

Nazional mailako jubenilek hiru puntu oso garrantzisu ekarri zituzten Basauritik 0-1 irabazi ondoren Indartsuren zelaian. Egia esan, zorte handia izan zuten, Basauriko taldeak gol aukera ugari huts egin zituen eta gola bere atean sartu zuten.

Azkenik, Ohorezko Erregional mailako taldeak 4-2 galdu zuen Mutrikun, hirugarren porrota errezkan. Honenbestez, sei punturekin jarrai-tzen dute zarauztarrek, sailkapeneko hamaikagarren postuan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate