Diario Vasco

Zarautz-Txiki abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia datorren ostiralean

Hilak 14an, datorren ostirala, Zarauzko Modelo aretoan, arratsaldeko 20:30ean, Zarautz-Txiki abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat antolatu dute. 30 urte Zarautz-Txiki abesbatzaren bizitzan ez dira erraz kontatzekoak, 30 urteotan herriko haur eta gaztetxo asko pasa dira bertatik eta kantuaren grina modu batera edo bestera barneratzeko adina jarduera eta emanaldiak izan dituzte urte hauetan. Beraz, talde honetan urteren batean abesten jardun duenari gonbitea luzatzen zaio bertara etortzeko eta elkarrekin abesteko.

Ekitaldi berean, Zarautz Abesbatzaren 30 urteak Xabier Etxabe zarauztarrak egindako liburuaren aurkezpena egingo da. Liburuaren nondik norakoak azalduko dira bertan eta ekitaldi osoan, abesbatzaren 30 urteko argazki batzuek emango dira, nahiz eta aurten 33. urtea izan (1983. urtean sortua), liburuan 30 urteak islatuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate