Diario Vasco

Gaztedi Sailak gazteei zuzendutako bakegintzaren inguruko ekimena antolatu du

Zarauzko Gaztedi sailak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bake Ibilbideak bakegintzaren inguruko ekimena egingo dute datorren hilaren 12an (asteazkena). «Bakea eta bizikidetzari buruz hitz egin nahi dugu eta gaia ikuspuntu gazte eta berritzaile batetik lantzera gonbidatu nahi ditugu gazteak», jakinarazi du Gaztedi zinegotzi Jon Andoni Urdangarin Urrutiak.

Zentzu honetan, solasaldi eta dinamika ezberdinen bidez landuko dute gaia, goizeko 10:30etik arratsaldeko 14:30era, herriko hiru gunetan; iragana, oraina eta etorkizuna landuko dira gune bakoitzean.

Interesa duten lagunek, goizeko 10:30ean agertu beharko dute gaztelekura. Ekimenean 18-30 urte bitarteko herritarrek eman dezakete izena, o-leizaola@zarautz.eus helbidera idatziz. «Herritarrak animatu nahiko nituzke, seguru nago asko dutela esateko eta elkarbanatzeko. Bakeak guztion beharra du!», gogoratu du zinegotziak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate