Diario Vasco
Saskibaloia. Aurten babesle berria dute, Ulacia Grupo.
Saskibaloia. Aurten babesle berria dute, Ulacia Grupo.

Saskibaloiko lehen taldeak gaur hasten du denboraldia

  • Tolosan jokatuko du EBA mailako Ulacia Grupok, aurten Goar Artetxe duelarik entrenatzaile

Relojes de pulsera de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Completa tus looks con complementos urbanos a precios increíbles

Hasta 90%

Homewear para hombre y mujer

Hasta 70%

Marca española en moda pre-mamá

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Diversión para todas las edades!

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Zarauzko lehen saskibaloi taldeak gaur hasiko du denboraldi berria, Tolosan hain zuzen. Denboraldi berriak aldaketa ugari dakartza. Lehenik eta behin izen aldaketa. Urtetan Leihoaken babesa eta izena zabaldu du Zarauzko gizonezkoen lehen saskibaloi taldeak. Baina aurtengoan agur esan dio babesletzari eta urtetan eskainitako laguntza eskertu nahi dio ZKEko saskibaloi atalak Leihoaki.

Ulacia Grupok babestuko du aurtengoan taldea eta izena aldatzearekin batera jokatzeko arropak ere aldatu dituzte, Ulaciako autobusek dituzten kolore arros eta berdea izango dira nagusi kamiseta zein galtzetan. Urte luzeko harreman oparoa izatea espero da zuzendaritzatik.

Bestalde, entrenatzaile berria ere izango du taldeak. Iñaki Jimenezek maila mantentzeko lan bikaina osatu ostean, aurten Goar Artetxe tolosarrak izango du helburu bera eta erronka horri aurre egiteko ardura. Iaz arte EBA Ligako TAKE Tolosan jokatzen ibili ostean, aurtengoan zelaitik aulkira jauzi egin du, bere esperientzia jokalari zarauztarren esku jartzeko asmoarekin, eta kasualiatatea, baina orain artean bere etxea izan den kantxan debutatuko du Ligan gaur arratsaldeko 18:30ean. Aurredenboralian, Euskadiko Kopan, jokatu zuten elkar, eta zarauztarrak Tolosan 47-60 nagusitu ziren. Ea gaurkoan beste horrenbeste egiten duten.

Aurredenboraldian taldeak lan bikaina egin duela adierazi digu entrenatzaile tolosarrak: «Sentsazio oso onak ditut. Taldea jo eta ke ibili da lanean eta jokalariak gauzak oso ondo egiteko gai direla erakutsi dute. Ikaskuntza prozesu batean gaude murgilduta, ni entrenatzaile berria naiz beraientzat eta, aldi berean, beraiek ere berriak dira nire-tzat. Espero dut egokitzapen prozesu hau nahiko azkar joatea, denok bide beretik joatea ezinbestekoa baita gauza politak lortzeko».

«Kantxan gozatzea»

Bigarren denboraldia jarraian izango du Ulacia Grupok EBA Ligan. Iazkoan azken txanpa ikusgarri bat eginez lortu zuten maila manten-tzea eta aurtengoan kirol helburu bera izango du taldeak baina Goarrek argi du helburu horretarako bidean jokalariak kantxan gozatzea oso garrantzitsua dela, «nire helburua entrenatzaile bezala jokalariak kantxan gozatzen lortzea da. Nola? Eguneroko lanarekin, esfor- tzuarekin eta adiskidetasunarekin. Zertarako? Jokalari eta pertsona bezala hazteko; horrek griña emango bait digu talde bezala gustora lehia-tzeko. Taldeak asteburuan ondo lehiatzen badu, bai beraien eta inguruko jendearen bizitzak alaiagoak izango dira eta honek oreka eta segurtasuna emango dizu aurrerapausoak emateko. Talde honek, azken urteetako momentu desberdinetan erakutsi du gai dela lehen aipatutako gauzak lortzeko, beraz, argi dugu zein den bidea. Ilusioa eta pasioa ere ez zaizkigu falta».

ZAST Zarautz 23 talderekin

2016-2017 denboraldi berri honi begira ZAST Zarautzek 23 talde aurkeztuko ditu Euskal eta Gipuzkoako Ligetan. Batzuk hasiak daude, baina gehienak hemendik aurrera lehiatuko dute. Hori bai, aurredenboraldian denak gogor aritu dira lanean lehiaketak hasterako prest izateko.

ZAST Eskola ere orain jartzen da martxan eta bertan eskualdeko gaztetxoek saskibaloiarekin gozatzeko aukera izango dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate