Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Jueves, 6 de octubre 2016, 00:18
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Zarauzko Gaztedi sailak jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten jakiteko ikastaroa antolatu du 18-30 urte bitarteko gazteentzat. Gaztedi zinegotzi Jonan Urdangarinek azaldu duenez, «gazteon erronka handietako bat ahozko komunikazioa da; eta, gure egunerokotasunean, gogatzea, informatzea, aurrez aurre jar- tzea, lan elkarrizketetan asma-tzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea... tokatzen zaigu. Hala, ikastaro honetan, hori guztia modu dibertigarrian eta atsegingarrian ikasteko aukera izango dute gazteek», jakinarazi du. Manu Marañon adituak eskainiko du ikastaroa datorren urriaren 28tik azaroaren 25era, ostiral arratsaldetan, 16.30etatik 20.30etara, Gaztelekuan. Parte hartzeagatik 10 euro ordaindu beharko dira eta interesa dutenek gazteri@zarautz.eus helbidera bidali beharko dituzte beraien datuak, urriak 11 (asteartea) baino lehen. «Jendaurrean hitz egiten jakitea balio handiko trebetasuna da, eta edozeinek lor dezake era eraginkorrean. Herritarrak animatu nahi ditut parte hartzera»,
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.