Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

IX. Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketa datorren igandean Kortazar zelaian

PPLL

Jueves, 6 de octubre 2016, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken urteotan ohitura bihurtu den ikuskizuna izango da igande honetan Iñurritzako Kortazar zelaian. Arraza libreko ardi txakur txapelketak bederatzigarren edizioa beteko du aurten eta berriro txakurren lana ikusi eta aztertzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Aurreko urteetan arratsaldez egiten bazen, oraingoan eguerdian egitea erabaki dute antola-tzaileek. 13:00etan hasiko da eta sei txakur eta beste horrenbeste artzain izango ditugu lehian Iñurritzako Kortazar zelaian, udaran aparkaleku bezala erabili den gunea izanik, iraila bukatu bitartean beteta egon denez orain libre dagoela aprobetxatu dute txapelketa aurrera eramaten dutenak.

Parte hartuko duten txakurrak eta artzainak hauek izango dira, Jose Ramon Orbegozo eta bere txakurra 'Alai', Beñat Saratxo eta 'Rita', Pello Segurola eta 'Argi', Jose A. Arrillaga eta 'Txiki' , Ignaxio Irakulix eta 'Bat' eta azkenik herriko ordezkaria, Jose Luis Saizar eta aski ezaguna den bere txakurra 'Rex'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios