Diario Vasco
Patinetan. Ikasi eta gero errepidera atera daiteke.
Patinetan. Ikasi eta gero errepidera atera daiteke. / AMAXKAR

Udako patin ikastaroak izandako arrakastak berriak antolatzea ekarri du

Joan den abuztuan eman ziren patin ikastaroen arrakasta ikusita, eta jarraipena eman nahian, ikasturte osoan eskainiko dira Zarauzko Zinema Pilotalekuan. Hori adierazi dute behin-tzat Irristaketa Hernani taldeko kideak eta herritarrak gonbida- tzen dituzte parte hartzera.

Haur, gazte eta helduek ordutegi desberdinak izango dituzte, beraz edozein adinekoak hartu dezakete parte. Izen emate epea irekita dago dagoeneko. Zinema Pilotalekuan emango dira ikastaroak eta zazpi urtetik aurrera dituen edonori zuzenduak daude.

Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara izango dira. Ikastaroan izen ematea hiruhilekoka edo ikasturte osorako egin daiteke. Astean saio bakarra aukeratzen dutenak, urria, azaroa eta abenduan 65 euro ordaindu behar dituzte eta ikasturte osoa aukeratu ezkero 120 euro. Astean bi saio egin nahi dituztenak berriz, urria, azaroa eta abenduan 120 euro ordaindu behar dute eta ikasturte osoa egin nahi dutenak 300euro.

Izen ematea zenbaki honetan 669.83.74.09 whatsapp bidez egin daiteke edo irristaketahernani@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Plaza mugatuak dira, 20 pertsona gehienez taldeko. Izen-emate ordena errespetatuko da. Ez itxaron gehiago eta erreserbatu zure plaza. Ikastaroak taldeak osatzen direnean hasiko dira, urriaren 10ean hastea aurre ikusten da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate