Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Mobilizazioak KSB-ITUR enpresan, bi kaleratuak berriz hartzeko eskatuz

DV

Domingo, 2 de octubre 2016, 01:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

KSB-ITUR SPAIN S.A., ko langileen batzordea osa-tzen duten sindikatuak, ELA, LAB eta UGT, irailarean 6an enpresak gauzatu zituen bi kaleratzeen erabakia salatu nahi dute. «Denbora asko daramagu zuzendaritzaren alde bakarreko erabakiak jasaten eta honako bi kaleratzeak ez dira nolanahiko kaleratzeak izan, printzipio eta balore guztiak hausiz, mendeku gosez eta mehatxu izakera garbia duten kaleratzeak izan dira eta hauek publikoki salatzeaz gain, mendeku itxurako mehatxuen aurrean ez garela makurtuko adierazi nahi diogu eskualde osoari», adierazi zuten ELA sindikatuko egoitzan emandako prentsaurrean.

Soluzioak bilatzeko prest

«Kaleratze hauen arrazoi nagusia 'arazo estrukturala' dela dio zuzendaritzak; horregatik kaleratze edo irteera gehiago izango direla pentsatzen dugu. Gauzak honela, enpresa batzordea alternatiba ezberdinak lantzeko eta soluzioak bilatzeko prest azaldu gara uneoro, beti ere kaleratze traumatikoak alde batera uzteko konpromisoa eskatuz».

Langileen batzordearen esanetan, «enpresak, egoera hau baliatuz, zuzendaritzak unilateralki martxan jarri nahi izan zuen malgutasun neurri batzuei langileok batuta aurre egin izanaren eta epaiketaren senten-tzia langileon aldekoa izatearen mendekua izan direla bi kalera-tze hauek. Horregatik deritzogu KSB-ITUR, ez dugu inondik inora horrelakorik onartuko!».

Lanuztea bihar

Gauzak honela, enpresa batzordeak eta langileak mobilizazio ezberdinak egingo dituztela aurreratu zuten. Lehenengoa, bihar bertan, «bi orduko lanuztea manifestazioarekin egingo dugu: alde batetik, gure lanpostuak defendatzeko, kaleratuei elkartasuna eta berhartzea eskatzeko eta, beste aldetik, enpresari langileekiko eta bere ordezkariekiko errespetuzko jarrera aldaketa bat exigitzeko».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios