Diario Vasco

ZAEk arraunean hastera gonbidatzen ditu gazteak

Arraunean. Zarauztar gazteak itsasoarekin borrokan aurtengo trainerila estropada batean.
Arraunean. Zarauztar gazteak itsasoarekin borrokan aurtengo trainerila estropada batean. / ZAE
  • 2016ko denboraldia amaitutzat eman du Zarauzko Arraun Elkarteak baina 2017koa prestatzen hasi da jada

Kirolean atseden gutxi izaten da eta arraunaz ari bagara hitz egiten oraindik gutxiago. Lehia hilabete gutxi batzuetara mugatzen bada ere, prestaketa lanak urte osoan egin behar izaten dira eta dagoeneko ZAEko kideak 2017ari begira jarri dira. Horregatik deialdi bat luzatzen diete herriko neska eta mutilei arraunean hasi daitezen. Urte garai aproposa da kirol honetan murgiltzeko eta adin guztietako gazteak onar-tzen dituzte ZAEn. Lehen deialdira azaldu dira arraunlariak baina oraindik gehiago nahi dituzte eta horregatik deia luzatzen zaie kirol hau ezagutu nahi duten neska zein mutilei.

Gazte mailetako taldeak dagoeneko hasi dira entrenatzen eta mailaz maila noiz jaioak eta ze egunetan entrenatzen duten jakitera ematen digute. Horrela infantil mutilak (2003 eta 2004an jaioak) astearte eta ostegunetan 18:00etan eta larunbat goizetan elkartzen dira. Infantil eta kadete neskak bere aldetik (2001 eta 2004 artean jaioak) egun eta ordu berean entrenatzeko elkartzen dira. Kadete mutilak (2001 eta 2002an jaioak) astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etan hasten dira eta larunbat goizean ere. Bukatzeko jubenil eta senior neska eta mutilak (2000 aurretik jaioak) astegunean egunero prestaketak egitera joaten dira eta baita larunbat goizean ere.

Zalantzak argitzeko telefono zenbaki bat jarri dute azalpen guztiak emateko, 688.64.93.07, edo bigarren eskuko azokara azaldu. Infantil mutilen entrenatzailea Arkaitz Zulaika izango da, kadete mutiletakoa Markel Garciandia eta Jon Etxeberria eta jubenil mutilena Ekhi Illarramendi. Nesketan, ZAEko arraunlari izandako Onintza Olaizola eta Miren Iriondo izango dira entrena-tzaile eta Nora Lopetegi laguntzaile. Animatu eta zoaz arraunean egitera ZAEko kideekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate