Diario Vasco

Gazteen sormenerako eta kultur hedapenerako laguntzak emango dira

Leizaola, teknikaria, eta Urdangarin, zinegotzia, laguntza eskuratutako lan batzuk erakusten.
Leizaola, teknikaria, eta Urdangarin, zinegotzia, laguntza eskuratutako lan batzuk erakusten. / AMAXKAR
  • Gazteria sailak deialdia egin du eta laguntza jasotzeko oinarriak ezagutzera eman ditu

Gazteria departamentuak sormenerako eta kultur hedapenerako diru-laguntzak emateko deialdia egin berri du eta horren inguruko azalpenak eman ditu gazteria zinegotziak, Jonan Urdangarinek.

Helburua, gazteei urtean zehar sormenerako eta kultur hedapenerako kultura eta arteen arloan egindako proiektuak, gazteen interesa eta grina berezia islatzen duten sormeneko eta hedapeneko proiektuak, banaka zein taldeka aurkeztuak bultzatzea da.

Laguntza jaso dezakete adibidez musikagileen maketen grabaketa eta edizioa, komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioak, antzezlanen produkzioa eta antzezpenak edo baita ikus-entzunezko lanen produkzioa (zinea eta bideoa) edo teknologia berriekin erlazionaturikoak.

Laguntza jasotzeko oinarriak

Gazteria sailak prestatu dituen oinarrietan arautzen diren laguntzen eskatzaile izan daitezke 14 eta 30 urte bitarteko gazteak (taldearen bi heren gutxienez). Gainera, ezinbestekoa izango da diru-laguntzaren xede den elkarlanak irauten duen bitartean, Zarautzen bizitzea azken urtean (taldearen bi heren gutxienez).

Sormeneko eta kultur hedapenerako proiektuak edo jarduerak euskaraz izan beharko dira. Interesatuek eskaerak Herritarren Arreta Zerbi-tzuan, kale Nagusiko, 29. zenbakian aurkeztu beharko dituzte astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, edo ostegunetan 7:30etik 19:00etara. Eskaera orria Zarauzko Udalaren Erregistro Nagusian eta www.zarautz.eus webguneko Gazteria Departamentuko atalean eskuratu daiteke.

Inprimakiarekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, eskatzailearen NAN-aren fotokopia eta egingo diren gastuen aurrekontua. Taldeen kasuan, taldeko beste partaideen izen-abizenak eta NANaren zenbakia ere atxikitu behar dira. Eta azkenik, dirua sartzeko kontu korronte zenbakia.

Beti kontuan izango da diru-laguntzaren kopuruak ezingo duela, banaka edo beste diru-laguntza ba-tzuk kontuan izanda, ekintza edo programaren kostua gainditu.

Ondoko irizpideak hartuko dira kontuan diru-laguntzak ematerakoan, puntuak banatuz; Edozein elbarritasun fisiko nahiz psikikoak dituzten gazteei parte hartzeko aukera ematen dieten proiektuak, 10 puntu. Genero-ikuspegia txerta-tzen duten proiektuak, berdintasunerako aukera errealak ahalbidetuz, 10 puntu. Proiektu berritzaileak, 20 puntu. Gazteen interesa eta grina piztuko duten proiektuak, 25 puntu. Eta azkenik hartzaileak gazteak (12-30 urte) dituzten proiektuak, 35 puntu.

Diru-laguntzaren truke, eska- tzaileak edo taldeak bere produktua aurkeztu beharko du herrian, kon- tzertu edo emanaldi baten bitartez. Horretarako gazteria departamentuarekin elkarlanean arituko da.