Diario Vasco

Xakapon ludotekan izena emateko epea zabalik dago hilaren 29a arte

Xakapon ludotekan izena emateko epea zabaltzen dela jakinarazten da. Urte osoko prezioa 85 eurotakoa izango da. Ordainketa egiteko bi aukera daude. Laboral Kutxa ES02 3035 0029 69 0290035058 zenbakian sartu edo, bi alditan helbideratua.

Matrikula egiteko, orria beteta, ordainagiria eta argazki bat (lehen aldia baldin bada) eraman Xakapon ludotekara edo bihar, astelehena, 17:00 - 19:00etara; hilak 27, 28, 29an: 9:30-11:30 / 17:00-19:00etara edo irailak 30ean, 9:30-11:30eta ludotekara azaldu. Izen-emate orria xakaponludoteka@gmail.com helbidera bidali.

Jalgi dantza taldea

Jalgi Dantza Taldeak LH1 eta LH2ko haurrentzat matrikula irekita izango du datozen egunetan. Adin horretako haurrek asteazkenetan dute entsegu eguna, arratsaldeko 18:15etatik 19:15etara, Ebro etxean.

Dantza ikasten hasteko interesa duten adin horretako edo gorako haurrak email bidez jar daitezke taldearekin harremanetan matrikulazioa egiteko (jalgi.dt@gmail.com).

Lerro hauen bidez, Zarauzko neska-mutil guztiak animatu nahi dituzte dantzara. «Oraindik garaiz zabiltzate Jalgira batu nahi izanez gero! Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!», diote.