Diario Vasco

Ikasle ohien bilkura Salbatore Mitxelena ikastolan

Salbatore Mitxelena Ikastolak aurten bere sorreraren 50. urteurrenaren ekitaldi sortari amaiera emanaz, gaur, larunbata ikasle ohien bazkaria ospatuko da. Txupinazoarekin zabalduko da egitaraua eguerdiko 12:00etan; 13:30etik aurrera bazkaltzeko mahaietan lekua hartzeko aukera zabalduko da; bazkaria 14:30ean hasiko da ikastolako patioan, ehundaka lagun elkartuko direlarik. Bazkal ostean, playback eta jolasak, eta egitarauari amaiera emanaz, 19:00etan kalejira.