Diario Vasco

Hirugarren garaipenaren bila

Ohorezko Erregional mailako taldeak Hernanin jokatzen du gaur arratsaldeko 5etan, Liga honetako hirugarren jardunaldian. Orainartekio biak garaipenak izan dira. Gaurko arerioa Ligako talde indartsuenetakoa da, beraz, punturen bat lortzea garrantzitsua izango litzateke. Dena dela, gure mutilak hirugarren garaipenaren bila zelairatuko dira.

Nazional mailako jubenilek Danok Bat taldearen zelaian dute hitzordua, baita ere gaur arratsaldean.

Zarauzko partiduei dagokionez, gaur 16:00tan, Erregional taldeak Muniberen aurka jokatzen du Asti Txikin eta, segidan, emakumeak Baracaldoren aurka zabalduko dute denboraldi berria.