Diario Vasco

Euskal Herriko Sagardoen Txapelketaren finalerdia gaur Merkatu Plazan

Gaur zabaltzen da Zarautz Basque Label Fest, iluntzeko 20:30tan Merkatu Plazan ospatuko den Euskal Herriko Sagardoen Txapelketa Herrikoiaren finalerdiarekin. Orain artean bi finalerdi egin dira (Ordizia eta Azpeitian), eta gaur hirugarren eta azkena. Euskal label produktuekin egindako afari ederrarekin, txapelketako azken 12 sagardo desberdin dastatuko dituzte afaritan parte hartzen dutenek. Epaile lanetan afaritan elkartzen direnak izango dira, beraiek puntuatu beharko dituzte sagardoak, eta puntu gehien lortzen dituzten lau sagardoak izango dira bihar arratsaldean Andoain-en ospatuko den finalera sailkatuko direnak.Guztira Euskal Herriko 36 sagardotegitako sagardoek hartzendute parte txapelketa honetan eta horietatik puntuazio altuena lortzen duten 12 sagardoak pasako dira biharko finalera.

Gaurko afaritan parte hartzeko txartelak Euromar, Euskalduna, Itxaslur, Kirkilla edo Txiki Polit-en eskuratu daitezke, 25 eurotan.

Zarautz Bazque Label Fest jaiak bihar jarraituko du Mikel Garaizabal-en eskutik merkatu plazan, 11:30tan egingo den dastatzearekin; eguerdiko 12:00etatik aurrera Lege Zaharren enparantzan egingo den pintxo eta plateren aurkezpenarekin...