Diario Vasco

Koadrilen Eguna antolatzeko, lehen bilera

  • Jaia urriaren 15ean izango da, baina jaia antolatzeko lehen bilera, ostegun honetan

Urtero legez, aurtengoan ere, Kuadrila Egun potente zein ederra antolatu nahi da eta horretarako, Gazteria sailak bilera ireki bat deitu du datorren ostegunerako, 22rako. Jaia urriaren 15ean izango da. «Herritarren ekarpenak beharrezkoak dira. Ezinbestekoa da beraien parte hartzea eta laguntza premiazkoa izango da guztion artean egitarau zabala antolatu eta iazko giro aparta errepikatzeko», nabarmendu du Gazteria zinegotzi Jonan Urdangarinek. Bilerara, euren ekarpenak egin nahi dituzten eta Kuadrila Eguna antolatzen lagundu nahi duten zarauztar nerabe, gazte, zein heldu guztiak bertaratu daitezke. Izan ere, Urdangarinek Kuadrila Eguna «guztiona» dela gogorarazi du. Bilera ostegunean, 19:00etan gaztelekuan izango da. Bestalde, Kuadrila Egunerako ideiak edota proposamenak izanez gero idatzi gazteri@zarautz.eus edota @ZarauzkoUdala helbideetara.