Diario Vasco

Kirol eskaintza zabala Aritzbatalde kiroldegian, berrikuntza eta guzti

Pozik. Zinegotzi eta teknikariak atzoko agerraldian.
Pozik. Zinegotzi eta teknikariak atzoko agerraldian. / AMAXKAR
  • Orekatu, aktibatu edo indartu nahi dutenek ikastaro ugari dituzte beraien nahietara egokituak. Uretan ere eskaintza zabala dago prest urrian hasita

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Aurten ere ikastaro ugari eskainiko dira Aritzbatalde kiroldegian eta horien berri eman dute Iban San Martinek, kirol zinego- tziak, eta Iratxe Aranburuk, kirol teknikariak, kiroldegiko aretoan egindako aurkezpenean.

San Martinek nabarmendu duenez, «eskaintza anitza» prestatu du Zarauzko Udalak, intentsitate ezberdineko jarduerak, orekatzeko, aktibatzeko, indartzeko edo uretako jarduerak eta herritar perfil guztiak kontuan hartzen dituena.

Kiroldegiak 7.107 bazkide ditu gaur egun eta iazko urte bukaerako datuak erreparatuz gero, 80tik gora ikastaro eskaini zituen eta guztira, 1.217 ikaslek hartu zuten parte proposatutako ikastaroetan.

«Arrakasta handia dute kiroldegiko ikastaroek eta aurten ere jende asko animatu da izena ematera. Pasa den irailaren 4an egin zen ikasturte berriko ikastaroen taldeak osa-tzeko zozketa eta eskaintza berriek ere harrera ona izan dute. Jump-ak, esaterako», jakinarazi du zinego- tziak.

Aste honetan ere izango da plaza libreak dauden ikastaroetan izena emateko aukera eta informazioa iritsiko da etxeetara. Postontzietan jasoko dituzte zarauztarrek Aritzbataldeko ikastaroen berri ematen duen triptikoa.

Gainera, datorren astean, irailaren 19tik 24ra ate irekiak izango dira kiroldegian. Astelehenetik larunbatera, nahi duena bertaratu eta atentzioa ematen dion edo gustuko duen kirola probatzeko aukera izango du. «Herritarrak kirola egitera animatu nahi ditut eta kiroldegian dauden zerbitzuak erabiltzera. Profesional handiez osatutako lan taldea dugu, BPXport Kirol Zerbitzuak eta Balea Igeriketa Kirol Elkartea esker eta kirol ezberdinen inguruko aholkularitza ere eskaintzen dute monitore adituek», azaldu du San Martinek.

Aranburuk, «bereziki», gazte, haurtxo, emakume eta hirugarren adineko eta behar bereziak dituztenentzat berrikuntzak izango direla adierazi du. Hala, zunba gazte eskainiko da astelehen eta asteazkenetan 17:00etan, igeriketa gazte, astelehen eta ostegunetan 18:30ean edo astearte eta ostiraletan, 18:30ean.

Haurtxoentzat, berriz, asteburuetan uretako saioak eskaintzeaz gain, astegunetan ere izango dira, asteazkenetan 16:00etan (sei hilabetekoak) eta 16:30ean (1,5 urtekoak). Emakumeentzat, aldiz, hipobresiboak izango dira astelehen eta asteazkenetan 9:15etan, astearte eta ostegunetan 15:00etan eta nobedade gisa, egunero 30 minutuko saioak, 17:25etan hasita.

Gainera, hirugarren adineko, Aspargi eta Atzegiko eta behar bereziak dituztenentzat ere izango dira kirol jarduerak, zunba egokitua, adibidez.

Jump-a, berrikuntza

Kirol jarduerak probatzeko aukera izango da datorren astean. Jump-a da berrikuntzetako bat eta kirol hau nola egiten den ikusi edo ikasi nahi duenak datorren astelehen eta asteazkenean 20:00etan, astearte eta ostegunean, 17:00etan edo larunbatean, irailaren 24an, 8:15ean izango du aukera. Spinning eta jump konbinatzen dituen jarduera ere probatzeko aukera izango da astelehen eta ostegunean 18:00etan.

Bestalde, Aranburuk nabarmendu duenez, kiroldegiak beti ditu ateak irekita, nahi duenak txanda eskatu eta kirolen bat probatzeko. Gainera, fitness aretoan entrenamendu mota ezberdinak antola-tzeko beta dute interesa dutenek.

Oraingoz, guztira, 1.033 ikaslek eman dute izena ikastaroetan, baina plaza libreak badira zenbait kirol jardueretan.