Diario Vasco

Astebururako Panticosara antolatu du mendi irteera Pagoeta Mendi Elkarteak

Bukatu dira udako opor garaiak eta Pagoeta Mendi Elkarteak lehen irteera antolatu du datorren asteburu honetarako. Oraingoan, formatu berri batekin datozkigu, asteburuko bi egunetako irteera Pirinioetara, baina larunbat bazkalostean aterata. Larunbatean 14:30ean irtengo dira Zarauztik eta Panticosa-ko Bainuetara (1. 640 m.) joango dira. Behin hara iritsitakoan, motxila bizkarrean hartu eta Bachimañako aterpetxera (2.200 m.) igotzeko. Ordu eta erdi inguruko igoera da, distantzia 4 km, eta gainditu beharreko desnibela 560 metrokoa. Bertan lo egin ondoren hurrengo egunean Pico Pondiellos edo Tebarray (2.894 m.) gailurrera igoko dira. Igoerako bidea Respomusoko aterpetxera doan GR-11 jarraituz Pondiellos edo Tebarray-ko lepora arte.