Diario Vasco

Biharko jai handiaren aurrean, prebentzio neurriak hartu ditu Udalak

Neurriak hartu dira bihar arazorik izan ez dadin.
Neurriak hartu dira bihar arazorik izan ez dadin. / ETXEBERRIA
  • Zortzi pertsona ibiliko dira biharko egunez kalez kale alkoholaren kontsumoa dela eta gazteei informatzen

Euskal jaietan alkoholaren kontsumoa dela eta arriskuen murrizketarako prebentzio ekin- tza egingo daeta indarkeria sexista ekiditeko sentsibilizazio kanpaina bat ere bultzatuko du Udalak. Horren inguruko azalpenak eman zituzten, Miren Letamendia, Prebentzioko zinegotziak; Parekidetasuneko Gloria Vazquez eta Udaltzaingoko Maite Garrastazuk eta beraiekin batera Ai laket elkarteko kide den Rikardo Caparrós-ek.

«Alde batetik, Euskal Jaietan kalean alkohola edaten ari diren gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea egingo dugu. Kontuan edukita egun horretan eta jai horretan goizean hasi eta egun guztian zehar alkohol kontsumo handiak egiten direla eta herriko eta inguruetako nerabe asko etortzen direla alkoholaren erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitzeko programa bideratuko dugu», zioen Miren Letamendiak.

Programa hau egiteko proposamena Ai laket! Elkartetik jaso zuen Udalak. Tolosako Inauterietan, ikastolen elkarteak antolatutako ibilaldian eta antzeko jaietan programa bideratu dute. «Proiektu interesantea aurkeztu ziguten eta beste herrietan esperientzia dute horrelako ekintzak egiten. Horrek konfiantza eman zigun eta Euskal Jai egunerako egoki ikusi genuen».

Programa honen helburuak, Rikardo Caparrós-en esanetan, desberdinak dira. Batetik, prebentzioa, alkoholaren informazio objetiboa eta bestelako arrisku murrizketarako materialak eskainiz; bestetik, kontzientzia: alkoholaren erabileraren arriskuez pertsonak kontzientziatzea; difusioa, alkoholaren erabilerarako erabilgarriak diren arrisku murrizketa neurriak zabaltzea: hidratazioa, elikadura osasuntsua, sexu-harreman seguruak, kontsumoaren eraginen ezagutza, eraginen menpe gidatzearen arriskuak... Era berean, bizikidetza: kalean burututako alkohol erabileran inguruan eragin ditzakeen arrisku edo liskarrak gutxitzea bizikidetza bultzatzen duten gomendioak luzatuz (zaborra jaso, errespetua izan...). Baita ere, alternatibak: alkoholaren erabileratik kanpo dauden bestelako aisialdi aukerak edo ekintzak bultzatzen dira (festa programari buruz informatzen da, mugitzea gomendatzen da...), eta abar.

Parekidetasuneko zinegotzia den Gloria Vazquez-ek, Beldur Barik kanpainaren baitan, Euskal Jaietan indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko ekimen bat garatuko dutela gaineratu zuen. «Horretarako begirale batzuek gaztetxoekin gaia landuko dute eta Beldur Barik-eko pegatinak banatzea aurreikusi dugu».

Zortzi pertsonek parte hartuko dute, guztira, biharko Euskal Jai egunean, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo direlarik lanean. Programa ibiltaria da, beraiek gerturatzen dira gazteak dauden inguruetara prebentzio lan hau egitera. Beraiek ura, janaria, basura poltsak, preserbatiboak banatzen dituzte, folleto informatiboak, parekidetasun departamentuko pegatinak eta goian aipatutako guztiari buruzko informazioa eta aholkuak zuenean ematen dituzte.

Prentsaurrekoa amaitu aurretik, Maite Garrastazu, Udaltzaingoko zinegotziak, Udaltzaingoa behar duenari laguntzeko egongo dela esan zuen; «jendeari errespetuz jokatzeko mezua helarazi nahiko nioke. Horretarako langile gehiago izango dira lanean; guztien segurtasuna bermatzeko helburuarekin jardungo dute».

Temas