Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ligan 5. Getaria-Zarautz traineruko neskak liga amaitu eta Kontxara begira jarri dira.
Getaria-Zarautz nesken ontzia 5. Gipuzkoako Ligan

Getaria-Zarautz nesken ontzia 5. Gipuzkoako Ligan

Aurkari zuzena izan duen Arraun Lagunak traineruaren aurretik geratu da, baina oraindik Kontxako sailkapena geratzen zaio

JUAN MARI ZUBIAURRE

Miércoles, 31 de agosto 2016, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getaria-Zarauzko nesken Gipuzkoako Traineru Ligaren denboraldia amaitu zen larunbatean, Errenteriako uretan. EuskoTren Liga amaitu denez, bertan izan ziren emakumezkoen mailan egun dauden ontzi onenak, hau da, Hibaika, San Juan eta Orio. Denboraldi honetan borroka gogorra izan dute Donostiako neskekin, hasieran lehenak gailentzen ziren, baina hiriburukoek liga aurrera zihoan heinean, aurrea hartu zieten.

Azkenean, 62 puntu bilduta, 4 puntugatik irabazi die Donostiako taldeak. Errenteriako estropadan 3 puntu galdu zituzten, 7. postuan amaitu baitzuten, Hernani eta Deustu azkarrago izan zirelako.

Larunbateko tripulazioa honakoek osatu zuten: Izaro Lestayo patroiak, Aizpea Peña, Amaia Galdos, Elena Urresti, Alaine Bereziartua, Nerea Badiola, Intza Fernandez, Jone Urbieta, Leire Lestayo, Irati Azpeitia, Nagore Arruti, Oihane Odriozola, Izar Azkue eta Jule Egigurenek.

Intzaren balorazioa

Ligaren eta aurrean duten Kontxako sailkapen estropadaren balorazioa egin digu Intza Fernandez (1996, Lasarte) arraunlariak. Bere esanetan, «Ligan gure helburua, lehen hiruei ahalik eta gehien gerturatzea eta banderaren bat lortzen saiatzea izan da. Eta nire ustez bete dugu helburu hori, liga osoan zehar Donostiarrarekin borrokan ibili eta azkenean sailkapen orokorrean gailendu zaizkigun arren».

Baina ostegunean beste aukera bat izango dute euren benetako balioa erakusteko eta gogor presta-tzen ari dira ahalik eta lan txukunena egiteko. «Kontxari begira gaude, aste osoa daramagu hori presta-tzen, eta lehen 5 postutan geldi- tzea da gure helburua, itsasoko estropadetan eroso aurkitzen baikara. Hala ere, Galiziatik beste traineru batzuk etorriko dira eta ez dakigu ze maila emateko gai diren, baina Donostiarraren aurretik gelditu eta postu on bat lortzea dira gure helburuak», azaldu zuen Intzak. Zalantzarik ez dugu duten guztia emango dutela eta hori da, azken finean, kirolari bati eskatu beharrekoa.

Kontxako sailkapena

Bihar osteguna, irailaren 1a, Kontxako sailkapen estropadaren eguna izango da. Bai Getaria-Zarautz nesken trainerua eta baita Enbata mutilena ere, buru belarri dabiltza froga hau prestatzen. Lehenak, esan bezala, Arraun Lagunak ontziaren aurretik amaitu eta lehen bosten artean sailkatzea dute helburu. Bigarrenak, KAE-1 Ligan utzi duten irudi ona mantendu eta Donostiako badian ahalik eta sailkapen onena egitea izango dute nahia, azken finean sailkapen proba hau esperien-tzia oso baliagarria izango da traineru gazte honentzat eta gozatzera aterako dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios