Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Enbata. Astelehenean Zarauzko estropada eremuan ikusteko aukera izango dute zaleek.
Enbata bikain etxeko estropadaren atarian

Enbata bikain etxeko estropadaren atarian

Aurreko asteburu onak itxaropentsu jarri ditu zarauztar zaleak

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 11 de agosto 2016, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enbatako mutilek aste bukaera paregabea osatu zuten. Abuztuak 6 larunbateko estropadan, XXXII. Ondarroako bandera egon zen jokoan. Bertan, Enbata 7. postuan sailkatu zen, aurkari zuzena den Orio 7 segundo, Hondarribia 23 eta Santurtzi 25 segundo atzetik utziz, hurrenez hurren, eta Santurtziri 3 puntuko sailkapena ezarriz sailkapen orokorrean. Abuztuak 7 igandeko estropadan berriz, XXXII. Pasaiako Ikurriña zen jokoan eta Enbata 8. sailkatu zen. Deustu eta Santurtzi atzetik gelditu ziren, azken honi beste 2 puntuko aldea sartuz.

Sailkapen orokorrari dagokionez, 9. postuan da Zarautz-Navascal, Santurtzirekiko 5 puntuko aldearekin. Hurrengo estropadetan, erakutsitako maila eta sailkapen orokorreko postua mantentzea izango dira helburu. KAE 1 ligan, 12. taldea automatikoki jaisten da, eta 11. eta 10.ak play-offera doaz. Horregatik, 9. postua eskuratzeak play-offetik libratzea esan nahi du.

Larunbateko estropadan Gaizka Garmendia izan zen patroi, eta arraunlariak Edgar Tamellini eta Unai Agirre, Iñigo Areizaga eta Imanol Tubia, Xabier Ormazabal eta Igor Gurutxarri, Gorka Imaz eta Aitor Saiz, Imanol Eizagirre eta Ibai Alkorta, Aitzol Martinez eta Oinatz Arretxe, eta azkenik Beñat Eizagirre proan izan ziren. Igandean, berriz, Aitor Urkola patroia, Julen Eraso, Fermin Caminos eta Imanol Toledo sartu ziren, eta Gaizka Garmendia patroia, Gorka Imaz, Aitor Saiz eta Aitzol Martinez atera.

Igor Gurutxarri

Honako balorazioa egin du Igor Gurutxarri (1993, Zarautz) arraunlariak aurreko asteburua aztertuz: «Asteburua ezin hobea izan da. Ondarroako estropadarako oso mentalizatuta geunden lehen luzean estropada irabazi behar genuela eta hala egin genuen. Salida, luzea zein ziabogak apartak izan ziren, eta bigarren luzean olatuak hartzea lortu genuen. Emaitza oso ona izan zen, Santurtziri puntu kopuru polita sartu baikenizkon. Igandean Pasaian kalearekin ez genuen zorterik izan eta 4.a tokatu zitzaigun. Tarteka zulo antzeko batean sartu eta denbora galtzen genuen, baina patroiak sekulako lana egin zuen eta ziaboga onei esker harrapatu eta aurreratu egin genituen. Deustu tartean sartu zen eta liga amaitzeko 3 estropadan faltan 5 puntuko abantailarekin jokatzen dugu. Haiek ere lehiakorrak dira eta ezin dugu erlaxatu, play-offetik libratu nahi badugu».

Neskak

Getaria-Zarauzko neskak ere, Ondarroan eta Pasaian lehiatu ziren. Oraingo honetan Pasai Donibane, Hibaika eta Oriok estropadan parte hartu zuten, aurreko astean ez bezala, eta horrek estropada markatu zuen, lehen hiru postuetan ibili baitira hauek liga osoan zehar. San Juanek irabazi zuen larunbatean eta Hibaikak igandean, eta Getaria-Zarautz 5. gelditu zen bietan, Donostiarraren atzetik. Lehia gogorra dute hiriburuko nesken aurka, 4. eta 5. postuaren lehian baitabiltza beti.

Abuztuak 14 Castron, eta abuztuak 15 Zarautzen, egingo dira hurrengo estropadak, etxean Amabirjina egunean. Neskak ere bertan lehiatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios