Borrar

Bihartik hasi eta larunbata bitartean Motxian Bertso Eskolak antolatuko du Bertso Astea

DV

Miércoles, 13 de julio 2016, 01:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero bezala, iristear dugu Zarauzko Motxian Bertso Eskolako kideek antola-tzen duten Bertso Astea, bihartik hasi eta larunbata bitartean. Ospatuko diren ekitaldien egitaraua prestatua dute jada.

Honenbestez, bihar, osteguna, Bertso musikatuen emanaldia egingo da gaueko 22:00etan hasita, Torre Luzeako parkean (Basarriren bustoaren aurrean). Emanaldiaren amaieran, 'Eonaixilik' lehiaketako sari banaketa egingo da.

Ostiralean, 19:00etan, Frontoi txikian, II. Bertso pelota desapiyua egingo da eta gaueko 22:00etan, Torre Luzeako parkean, bertsolari gazteen emanaldia. Bertsolariak Urko Arregi, Gontzal Belategi, Libe Goenaga, Andoni eta Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano izango dira.

Bertso asteari amaiera emateko, larunbatean, uztailak 16, Bertso Eguna ospatuko da. Goizeko 10:30ean, Modelo Aretoaren aurrean, hamaiketakoa. Eguerdiko 12:00etan hasita, tabernaz taberna, Txepelketa egingo da eta ondoren, 15:00etan, Egoki tabernan, bazkaria eta final handia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios