Zaragueta eskolatik, bizikletan igeriketara

Goizero joaten dira bere bizikletetan Karelako igerilekura. /
Goizero joaten dira bere bizikletetan Karelako igerilekura.

DV ORIO.

Irailaren 18an hasita, Orioko Zaragueta Herri Eskolako LH2 eta LH3ko ikasleak igerilekura joaten dira bizikletan. Hiru irakasleren gidaritzapean, bere kasko eta txaleko distiratsua agerian dutelarik, 48 ikasle abiatzen dira 11:00etan. Kiroldegian begiraleen gidaritzapean igeriketako hastapen ikastaroa jasotzen dute. 12:45ak aldera iristen dira ikastetxera.

Honela, igeriketaz gain, bide hezkuntzako arauak ere lantzen dituzte. Beraz, ordu berean bi ikasgaiz jabetzen dira ikasleak. Irakasleak aldiz, gidaritza eta mekaniko lanak burutzen dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos