Zaragueta eskolak bazkari batekin emango die bukaera 40. urteurreneko ekitaldiei

Ikasturtean zehar ekitaldia desberdinak burutu dira. /  ETXEBERRIA
Ikasturtean zehar ekitaldia desberdinak burutu dira. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Zaragueta eskola orain dela 40 urte hasi zen klaseak euskaraz ematen eta, urteurren hori ospa-tzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar. Ekitaldi-programa horri bukaera emateko, herri-bazkaria antolatu du eskolan bertan apirilaren 21ean, larunbata.

Bazkaria Zaragueta eskolako pilotalekuan egingo da eta menua ondorengoa: babarrunak sakramentu guztiekin eta postrea (gazta eta irasagarra). Edateko, sagardoa egongo da barrikatik.

Bazkaria festa-giroan egiteko, Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuko dute eguna, bai bazkalaurreko kantu-poteoaren bidez (11:30ean, herritik eskolara), eta bai bazkalosteko kantu festaren bidez.

Txartelak salgai

Bazkaritarako txartelak salgai daude, 7 eurotan. Txartela erosteko lekuak: Zaragueta Herri Eskola, kultur etxea, Uranga burdindegia eta Kolon Txiki taberna. Txartela erosteko azken eguna apirilaren 16a izango da. 40. urteurreneko batzordeak antolatu du bazkaria eta bertara gonbidatu nahi ditu azken berrogei urteotan eskola-komunitatearen parte izan diren ikasle, guraso, irakasle, langile eta laguntzaileak. «Denak gonbidatuta geratzen zarete 40. urteurreneko ekitaldiei denak batera amaiera emateko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos