Zahartzaroari Omenaldia ekainaren 3an egingo da aurten

Koroa eta banda elizan./
Koroa eta banda elizan.

GETARIA.

Herriko Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen Zahartzaroari Omenaldia ekainaren 3an ospatuko da aurten. Eta urtero bezala aurten ere herriko bi jubilatu omenduko dira: 2018ko omenduak Jesusa Manterola Larrañaga eta Segundo Basterrechea Balenciaga. Meza Nagusia eta gero herriko Musika Bandak eta Koroak kontzertua eskainiko dute Salbatore Elizan, eta ondoren bazkaria izango da Zumaiako Marina Berri jatetxean.

Bazkarian parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintza bakarra da: jubilatua izatea. Getarian erroldatuta daudenek 15 euro ordainduko dute bazkaria eta erroldatuta ez daudenek berriz 45 euro, menua kostatzen dena. Bazkarira joateko kontu zenbaki hauetako batean egin dezakete ordainketa izen-abizenak adieraziz: Kutxabank, 20955040561060437596 eta LaboralKutxa, 3035019295 1920702137. Izena maiatzaren 25ra arte eman daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos