Zahar Egoitzaren proiektua eta Troiako pasabidea hizbide gaur diputatuekin

Troiako pasabideaz hitz egiteko aukera izango dute gaurko bileran. /
Troiako pasabideaz hitz egiteko aukera izango dute gaurko bileran.

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Udaleko ordezkari politikoek, Xabier Arregi alkateak eta Jone Urdanpilleta zinegotziak, bilera garrantzitsuak dituzte gaur Gipuzkoako Diputazioko diputatu eta goi-karguekin. Gure herriarentzat garrantzitsuak diren proiektuei buruz arituko dira.

Alde batetik, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuarekin eta Matia Fundazioko ordezkariekin bilduko dira, Kalezarren egin asmo zuten Zahar Egoitzaren proiektuari bultzada erabakigarria emateko asmoz. Bilera horretan jubilatuen elkarteko ordezkariek ere parte hartuko dute. Hain zuzen, jubilatuen elkarteak 3.500 usurbildarren sinadurak bildu zituen Zahar Egoitzaren proiektua berrartzeko eskatuz, eta irailaren amaieran eman zizkioten eskura Maite Peñari, gure herrira egindako bisita baliatuz. Udal gobernuaren agendan oso presente dagoen gaia da, eta azken hilabeteotan harremanetan eta elkarlanean aritu da Matiarekin eta Diputazioarekin, proiektua bideragarri egiteko.

Bestetik, Zahar Egoitza egiteko eskaera ez ezik, Usurbilgo puntu edota pasabide arriskutsuei soluziobideak topatzeko eskaera ere emango dute diputaziora. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuarekin elkartuko dira Xabier Arregi alkatea, Jone Urdanpilleta zinegotzia eta Jone Miner arkitektoa, eta herriko puntu beltzen azterketa mahai gainean jarriko diote, herritarren segurtasuna bermatuko duten soluzioak topatzeko. Hala nola Troiako pasabideaz, Txokoaldeko sarrera-irteeraz eta Aginaga gurutzatzen duen N-634 errepideak eragiten dituen arazoez jardutea da helburua.

Duela aste batzuk udalak jakinarazi zuenez, Troiako pasabiderako proiektua egina du Euskal Trenbide Sareak (ETS), eta, gainera, 2018ko haien aurrekontuetan proiektuaren exekuzioa aurreikusita. ETSk eta Diputazioak erdira finantzatu behar dute proiektu hori, baina, hilabete luzeotan proiektua mamitzen aritu ostean, diputazioak azken unean dirurik ez duela jarriko esan berri du.

Proiektu horren arabera, errepidearen eta trenbidearen gainetik pasabide bat egingo litzateke, trenbidea eta errepidea modu seguruan eta irisgarrian zeharkatzeko aukera bermatuz. Horrez gainera, Ugaldea industriaguneraino oinez edo bizikletaz iritsi ahal izateko, beste bide bat egitea aurreikusten du. Hain zuzen, azken hilabeteotan ETSk gidatutako proiektu horren gainean ekarpenak egin dituzte bai Udalak bai Diputazioko teknikariek ere. Egindako ekarpenak jaso, eta exekutatzeko unean dago jada proiektu hori. baina dirudienez azken unean Foru Aldundiak proiektuarekin aurrera egiteko asmorik ez duela adierazi zion Jaurlaritzari.

Xabier Arregi alkateak gaitzetsi egin zuen Diputazioaren jarrera: «Ondo heldutako proiektua dugu esku artean. Azken hilabeteotan lanean aritu gara hiru erakundeok proiektu horretan, eta, ez da bidezkoa orain, azken unean, Diputazioak bazterrean utzi nahi izatea». Egunero herritar ugarik erabiltzen dute pasagune hori, eta arriskutsua da oso. «Diputazioak usurbildarrak 2.mailako herritartzat gaitu. Ez du proiek-turik gure herrirako». Troiako pasabidea,usurbilHain zuzen, biharko bileran udalak proiekturi heltzeko eskatuko dio diputazioari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos