Borrar
2017ko irabazleak. Udal aretoan jaso zituzten euren sariak joan den urteko udaberrian. AMAXKAR
Zabaldu dute XVII. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea

Zabaldu dute XVII. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea

Idazlanak aurkezteko epea apirilak 10, arratsaldeko 13:00etan, Getariako Udaleko bulegoan edo Udal Liburutegian

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 11 de marzo 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak abian jarri du Getariako XVII. Literatur Lehiaketa eta dagoeneko idazlanak aurkezteko epea zabaldu dute. Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira eta azken eguna idazlan horiek aurkezteko apirilak 10a izango da, eguerdiko 13:00ak heldu bitartean.

Literatur lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Lanak banaka egingo dira. Dena den, LH1eko haurrek bi lagunen artean egin ditzakete.

Bi modalitate izango dira maila bakoitzean, ipuina eta bertsoa edo olerkia. Mailak aipatu ditugunez, honakoak izango dira; 1. LHko 1. mailako haurrak. 2. LHko 2. mailako haurrak. 3. LHko 3. mailako haurrak. 4. LHko 4. mailako haurrak. 5. LHko 5. mailako haurrak. 6. LHko 6. mailako haurrak. 7. 12-14 urte arteko gaztetxoak. 8. 14-16 urte arteko gazteak. 9. 16 urtetik aurrerakoak.

Gaia librea izango da. Jatorriz euskaraz idatziak izatea derrigorrezkoa da. Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea ere ezinbestekoa da. Idazlanak aurkezterakoan kontutan izan behar dira ondorengo baldintzak, lanak ordenagailuz idatziak egon behar dute (LH 1eko eta LH 2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete), eta letra mota 'Times New Roman' 12, lerro-artean tarte bikoitza utzita, eta DIN A-4 neurriko orrietan.

Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoaldean, ipuin ala olerki edo bertsoaren izenburua idatziko da.

Epaimahaia kide hauek osatuko dute: Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat, herriko idazle bat eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua. Idazkari-lanak udal-teknikariak egingo ditu.

Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 20an banatuko dira, arratsaldeko 18:30ean. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso. Azkenik sariei dagokionez, lehenengo zortzi mailetan sariak emango dira bi modalitateetan eta azkenean, 16 urtetik aurrekoentzat 150 euroko saria emango da Ipuin zein bertso edo olerkietan

Literatur tailerra

Bestalde, Lander Garro idazlearen eskutik 'Dialogoak literaturan. Nola sortzen dira elkarrizketak?' literatura tailerra antolatu da Getarian. Guztira, hamabi orduko tailerra izango da martxoan hasita. Larunbatetan izango dira saioak Getariako Liburutegian, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Martxoaren 24an eta apirilaren 7an, 14an eta 21ean eskainiko dira tailerrak.

Izena martxoaren 16a baino lehen eman behar da Getariako udaletxean, 943-89 60 24 telefono zenbakira deituta edo kultura@getaria.org helbidera idatzita. Tailerrean parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Tailerreko taldea gehienez 16 lagunekoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios