XXVIII. S/Zoroperi Eguna asteartean ospatuko da

Bertsoa, trikitia, txistua, azoka eta abar izango ditugu. / K.A.
Bertsoa, trikitia, txistua, azoka eta abar izango ditugu. / K.A.

Aurten ez da kiroldegiko ikuskizunik izango, lanak direla medio

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Asteartean, San Esteban eguna, XXVIII. S/Zoroperi Eguna ospatuko da Zestoan. Urtero legez, plazan goiz eta eguerdi partean ospa-tzen den azoka eta lehiaketak izango dira protagonista eguneko lehengo atalean; arratsaldean aldiz ez da ospatuko azken urteetan kiroldegian jendez gainezka izaten zen ikuskizuna, hau konpontzen ari direlako, eta ondorioz itxita dugu urtebeteko epean. Sumatuko dugu dudarik gabe ekitaldi jendetsu honen falta.

Jai egitaraua

9:00etan, Idiakaitz txistulari taldearen Dianarekin emango zaio hasiera egunari, eta segidan barazki eta fruta azoka irekiko da. Barazkien lehiaketaz gain, Urolako XX. Ezti lehiaketa, Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk, XIX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa, Segurako talogileak, Zestoako artisauak eta salmenta-postu franko izango dira plazan eta inguruan.

Hau girotzeko herriko hainbat belaunalditako trikitilariak arituko dira kalejiran eta plazan; Barazki, Fruta, Ezti, Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketen ostean, gazta eta sagardoa dastatzea izango da plazan. Amaitzeko, 20:00ak aldera hasita, Obaneuke taldearen eskutik, erromeria udaletxeko arkupetan.

Udalak antolatu dituen ekitaldi hauetaz gain, argazkilari taldeak antolatuta, 11:30etik 13:30era 'photocall' saioa izan da, nahi duten guztientzat. 17:30ean, Guraso Elkarteak antolatua, Txotxongiloak izango dira ikusgai kultur etxean, hiru urtetik gorako umeentzat. Eta arratsaldeko jai ekitaldiekin amaitzeko, Erralla Bertso Eskolak antolatuta, Tabernaz taberna bertso poteoa izango da. Ondoren erromeria eta kalegiroa nagusi izango da kaleetan zehar. .

Indarkeriaren aurka

Zestako Txoko feministak deituta, egun horretan, 13:00etan, Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa ekimena izango da, honako lemapean: 'Animatu parte hartzera, indarkeria matxista denon ardura da. Tratu txar emailearekin haurrik ez! Herritarren babesa duzue! Tratu txar psikologikoak fisikoak bezain mingarriak dira! Kolpe guztiak ez dira ikusten... Ireki begiak adi! Erasotzaileak gure artean ditugu! Zestoan erasotzaileei stop!'

Zestoako Txoko Feminista minduta azaldu da Zestoako Udalarekin, «ez baitu nahi izan indarkeria matxista salatzeko deitu dugun ekimena egitarauan sartu. Festetan egin genuen bezala egitaraua antolatzeko ardura duen udal teknikariari pasa genion informazioa. Honek weba kudeatzen duen teknikariak edo alkateari galdetzeko esan zigun. Weba kudeatzen teknikariak ere nahiago zuela alkateari galdetuko bagenio.

Alkateak erabaki behar al du herriko festa egunetako egitarauetan zer sartu edo ez sartu? Herrian antolatzen diren ekintza guztiak egitarauan agertu beharko luketela iruditzen zaigu, inongo bazterketarik egin gabe. Udalak ekimenaren inguruko zalantzak dituela dio, presente den kasu bati egiten diolako erreferentzia. Zalan-tzak indarkeria matxista salatzeko? Onartezina iruditzen zaigu, ekimenaren helburu bakarra indarkeria matxista bere osotasunean salatzea da. Gure azken deialdiekin bat egin du udalak, iraileko festetako programan ere sartu zen guk deitutako elkarretaratzea eta udal gobernuko zenbait ordezkari ere han izan ziren. Orain dela hilabete ere ez dela hau ida-tzi zuen udal gobernuak publikoki: 'Biktima izan diren, gaur egun diren eta etorkizunean izango direnei indarra emanez eta elkartasuna adieraziz, Zestoako Udalak bat egiten du Zestoako Txoko Feministak larunbatean 12:30 plazan gauzatuko duen elkarretaratzearekin'. Ze arazo dago 30 egun beranduago antzeko ekitaldia egitarauan jasotzeko?», diote talde honetatik. Aipatu azkenik, EH Bilduk bere babesa eskaini diola ekimen honi.

Caritas, diru laguntza

Gaur, bihar eta astelehenean honetan Zestoako Caritasen diru bilketa berezia egingo da. «Diru beharrak handiak dira eta beti bezala zestoarren erantzun solidarioa espero dugu. Laguntza eske etortzen diren atzerritar kopurua murrizten badoa ere, atzerritarrak ez direnen kopurua igo-tzen hari da. Diru ekarpenak larunbat eta igandeko mezetan egin daitezke, edo Kutxabanken 2095 5033 12 1061842315, behin behineko diru sarrera batekin edo hilero edo hiru hilean behin diru kopuru bat aginduaz».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos