Xixili Eguna ospatuko dute Musika Eskolako ikasleek herriko kaleetan

Xixili Deuna. Berdura Plazan bilduko dira berriro gaur. /  AMAXKAR
Xixili Deuna. Berdura Plazan bilduko dira berriro gaur. / AMAXKAR

Herriko plazan elkartu eta kalejira egin ondoren Berdura plazan saio berezia egingo da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Azaroa Musikaz Blai datorkigu aurten ere eta egun nagusia gaurkoa izango da, Xixili Eguna ospatzeko J. S. Elkano Musika Eskolak ekimen ezberdinak antolatu bai ditu.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da gaurko ospakizuna. Kalejira bat prestatu dute ordu horretan hasiko dena eta kale Nagusitik behera joan ondoren Elkano kaletik itzuliko da abiapuntura. Behin itzulia amaitzen denean, Berdura Plazan egingo da saio berezi bat.

Euria egingo balu, kalejira bertan behera utziko da eta zuzenean Berdura plazako saioari ekingo zaio. Ondoren, eta ohitura gozoei jarraituz, Guraso Elkarteak txokolate beroa prestatuko du indarrak berreskura-tzeko.

Azaroa Musikaz Blai ekimenekin jarraituz, gogoan izan datorren igandean beste saio bat antolatu dela. Oraingoan Getariako Abesbatzaren kontzertua izango da igandean Salbatore Deunaren parrokian eguerdiko 12:30ean. Zuzendaria Nize M. Crespo izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos