Xixili Deuna ospatzeko kalera atera ziren J.S. Elkano Musika Eskolakoak

Kalejira eta emanaldiaren ostean, Guraso Elkarteko kideek prestaturiko txokolate gozoa dastatu ahal izan zen. /  AMAXKAR
Kalejira eta emanaldiaren ostean, Guraso Elkarteko kideek prestaturiko txokolate gozoa dastatu ahal izan zen. / AMAXKAR

J.MM. ZUBIAURRE GETARIA.

Azaroaren 22a Xixili Eguna da, musikarien eguna eta noski J.S. Elkano Musika Eskolako ikasle eta irakasleak egun berezi hau ospatu zuten herritarrekin batera. Arratsaldeko 17:30ean kalejirari hasiera eman zioten, herriko plazatik behera joan ziren getariar denak gogora zezaten zein egun zen eta askok bere lana utzi eta argazkiak atera-tzera hurbildu ziren. Artzape inguruan emanaldi bat egin eta berriro kalejiran gora etorri ziren Berdura plazan denak elkartuz. Han urteroko legez, emanalditxo bat prestatu zuten musika, kantuak eta dantzarekin. Eta arratsaldea borobiltzeko txokolate gozoa prestatu zuten Guraso Elkarteko kideak. Uste baino eguraldi beroagoa izan zuten haurrek baina halere gustura hartu zuten txokolate beroa eta madalena bana.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos