Xabier Lizasoren kontzertua gaur

DV ORIO.

Xabier Lizaso oriotarrak piano kontzertua eskainiko du gaur gauean, 22:00tan hasita, kultur etxean. Kontzertuari 'Oriotar bat Varsovian' izena jarri dio eta bertan inguru hartako musika joko du eta, horrez gain, gaztetan Varsovian egindako egonaldiaren pasadizoak eta anekdotak kontatuko ditu.

Kontzerturako sarrerak bost eurotan daude salgai kultur etxean eta dagoeneko 50 sarreratik gora saldu dira. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak. Beraz, interesa dutenek gaurko eguna dute sarrerak eskuratzeko.

Aurreratu ere, datorren ekainaren 8an Rafa Rueda izango dela kultur etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos