'Volar' dokumentala ikusteko aukera izango da larunbatean

DV AIZARNAZABAL.

Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzeko, larunbatean, hilak 25, arratsaldeko 17:30ean gaiaren inguruko 'Volar' dokumentala eskainiko da Zahar Etxean eta ondoren, elkarretaratze batekin amaituko da aldarrikapen egun hau.

Dokumentalarekin batera, bederatzi emakumeek lehen pertsonan beren esperientzi gordina agertuko digute bertan. Emakunderen produkzio bat da Bertha Gaztelumendiren gidoia eta zuzendaritzapean. Dokumentala erdaraz da, euskaraz azpititulatua dagoelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos