Uxue Alberdik irabazi du 2017ko 111 Akademiaren Saria 'Jenisjoplin' liburuarekin

Alberdi eta liburua, haren aurkezpenean. /
Alberdi eta liburua, haren aurkezpenean.

DV GETARIA.

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako 'Jenisjoplin' eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademiakideei. Hirugarren eta azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos