Urteko azken Udalbatzarraren bilkura, datorren asteazkenean

20:15ean hasiko da, eta besteak beste, Orioko bide publikoetako aparkalekuei buruz erabakiak hartuko dira

DV ORIO.

Udalbatzarraren bilkura izango da, asteazkenean, udaletxean, arratsaldeko 20:15ean hasiko da. Aztertuko diren gaien artean, Udalbatzarrak 2017ko urriaren 31an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa; behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko bide publikoen inbentarioa. Lehen onarpena ematea, Erretzabal-Munioeta 14 bide publikoaren desafektazioari, Orioko Etxaiz baserriaren inguruan, espedienteko dokumentazio teknikoarekin bat etorriz. Era berean, dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkarteak emango duen eskualdeko herrietako etxe, komertzio, zerbitzu eta industriek sortutako hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzuari buruz.

Udalbatzarra jarraituz, Orioko bide publikoetako aparkalekuei buruz erabakiak hartuko dira. Auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoen proposamena ere onartuko da, egoki bada, 2018rako. Amaitu aurretik, onartzea, egoki bada, EH Bildu talde politikoak aurkeztu duen mozioa, Lanbide Heziketako ikastetxeetan inbertsio publikoak egiteko beharrari buruz. Udalbatzarra eskari eta galderen txandarekin amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos